Sarrera
Hemen landuko ditugun kontzeptu nagusiak hauek dira: zenbaki atomikoa, masa-zenbakia eta karga elektrikoa.
Nire proposamena definizioekin batera, ariketak egin aurretik, honelako baliabide grafiko erabiltzea eta ikasleei banatzea.
Grafiko horretan adierazi nahi dena definizioak ulertzeko erabiltzen ditugun zenbait prozesu mentalak agerian, grafikoan, zehaztea.
Baliabidea
Ezaugarriak
Grafiko honen zenbait ezaugarri hauek dira:
- Magnitude atomikoak eta eredu atomikoa (Rutherford-Bohr) lotzen ditu
- Definizioak grafikoki osatzen ditu
- Kargaren kalkulua errazten du
- Partikulen elkarketek zer adierazten duten: zenbaki atomikoak zer elementu den esaten du, masa-zenbakia atomo horren masa eta karga elektrikoa protoi eta elektroien arteko balantzea
- Ariketetarako behar diren arrazoiketak errazten ditu
